0.ETAPA: Datuak jaso.

Jarraian, "Kartografia" hitza entzutean, eta horrelako bat egin behar genuela esan zigutenean bururatu zitzaigun, eta batez ere niri bururatu zitzaidana azalduko dizuet.
Hasiera batean, onartu beharra daukat kezka ugari eta beldur pixka batekin hartu nuen lan bat izan dela. Izan ere, guretzat berria zen kontzeptu bat zen, eta taldekideek ez genekien nondik hartu lana aurrera ateratzeko.
Bakoitzak, klasera bizitzan zerbait erakutsi dion objektu, marrazki, jolas, esperientzia ... eraman genuen, eta horiek elkartuta bideo bat egingo genuela erabaki ondoren, originalagoa zen beste zerbait prestatzea otu zitzaigun, komiki bat.
Buru hausteak ondoren etorri ziren, dena nola egingo genuen pentsatu eta bakarka egiteko lan bat zela esan zigutenean hain zuzen. Beraz, buruari berriro bueltak ematea egokitu zitzaigun, baino oraingoan bakarka.
Erantzun beharreko galdera, "Nola ikasten duzu?" , plasmatu behar zegoela argi neukan, baino nola eraman hau aurrera modu erakargarri eta original batean? Izan ere, oso galdera zabal eta orokorra da, gaur egun gure inguruko edozein toki eta momentuan ikasten dugulako, konturatu gabe ere eta momentu guztietatik gutxi batzuk soilik aukeratzea oso lan konplexua iruditzen zitzaidan.

Asko kostata, eta lagun batek eman zidan ideia eredutzat erabiliaz martxan jarri nintzen, oraindik zalantza ugari izan arren. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario