Hitzaldi honen xede nagusia, hedabideek gure
egunerokotasunean duten garrantzia azpimarratzea izan da. Hizlariak aipatu du,
hedabideei buruzko ezagutza eskasa izanik, mundu hau ikertu eta “Amara-berri”-ren
proiektua abian jarri zuela.
Azpimarratu nahi izan du, ikastetxean hedabideak uneoro
edozeinen eskura daudela, eta eskolako web orria dela oinarrizko tresna.
Gainera, hedabideek haurren ikaskuntzan izugarrizko garrantzia dutela dio; modu
honek, aukera ematen baitu eskolan egindako guztia zabaltzeko.
Baina
zein da Amara-Berri sistemaren funtzionamendua?
Amara Berrik, sare baten moduan funtzionatzen du.
Donostin guztira bost zentro daude proiektu honetan oinarrituz beren heziketa
aurrera eramaten dutenak guztietan irakaskuntza berdina izanik. Gainera, Euskal
Herrian, 20 eskola daude guztira sistema jarraitzen dutenak; horrez gain, esan,
Katalunian, Kantabrian eta Kanariar irletan ere abian jarri dutela. Sistema
honek Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapa guztiak biltzen ditu.
Nahiz eta jadanik sistema honen ezaugarriak gizartean
zabalduak dauden, sistemaren bereizgarritasunak honakoak dira: haurrek ez
dituzte klase magistralak jasotzen, hau da, txokotan lan egiten dute.
Noizbehinka lan indibiduala izaten bada ere gehienetan kolektiboa izaten da.
Modu honetan, proiektu desberdinak aurrera eraman eta proiektu guztien baturak
curriculum-a osatzen du.
Gainera, garrantzitsua da aipatzea, testu libururik ez
dela existitzen, gauza guztiak modu praktikoan ikasten dituzte ikasleek:
“Eginez Ikasi”. Horrez gain, lana departamentuetan banatzen da, matematika,
hizkuntza, musika … departamentuak daudelarik. Halaber, bereizgarritasun
nagusia adin-nahasketa izaten da, izan ere, ikasleak zikloka lan egiten dute,
helduek txikienei irakatsiz eta ekintza guztien dinamizatzaileak izanik.
Liburutegiak eskolan garrantzi izugarria du, lan askoren hasiera liburuetan
hasten bada ere, amaiera hedabideen eskutan geratzen delako. Hau guztia
aipatzeaz gain, garrantzitsua da esatea, egiten duten lan guztiek benetako
zentzu edo irteera izan behar dutela; ikasleak egiten duen guztia beran nahi
duelako egiten baitu.
Hortaz, zeintzuk dira eskolako hedabide nagusiak?
Telebista, prentsa, irratia eta txikiweb-a. Hedabide
hauen xedea, gelan egiten den lanari zentzua ematea da, honi esker, haurra
teknologia munduan barneratzeko aukera ere ematen du; beraz, esan dezakegu,
tresna bikaina dela IKT-ak ikasteko (ikasle-ikasle irakaskuntza). Ikasleek
beren arteko irakaskuntza burutzen duten aurren, irakaslearen lana ere ezinbestekotzat
jotzen da, izan ere, irakaslea izaten da bideratzaile nagusia. Katea okertzean
edota desbideratzean, irakasleak antolaketan, alde teknikoak hobetzen eta
bereziki alde gizatiarra bideratzen laguntzen du.
Halaber, Amara-Berri sisteman, nahiz eta ebaluazioa
aurrera ematen den, autoebaluazioa ere oso garrantzitsua izaten da
ikaskuntzaren prozesurako. Azken finean, ikasleak jarduera bat egin orduko
egiten duten kritika baita: zer iruditu zaizue? Nola sentitu zarete?...
hobetzeko kritika eginez. Beraz, irakasleak bere ebaluazioa burutzerako
garaian, haurrek aldez aurretik burututako autoebaluazioa kontuan hartzen du.
Hala ere, hedabideetan egiten den lana ez da ebaluatzen.
Hedabideekin jarraituz, zera aipatu du, ikasleak
hedabideetatik sei aldiz pasatzen direla kurtsoan zehar, bi aldiz jarrian, hau
da hamabi aldiz guztira, honekin zera ziurtatzen dute, ikasleek alderdi
teknologikoa nahi gabe ikastea. Lehen aipatu bezala, hedabideak lau dira:
1.
Telebista: ikastetxean
zirkuitu itxi bat dute, eta telebistan grabaturikoa eskolan bertan ikusten
dute.
2.
Prentsa: albistez,
inkestaz, “kontu-kontari”, “saski-naski”, etab.-ez osatutako atalak jasotzen
ditu. Benetako kazetari sentitzen dira. Horrez gain, egunkaria interneten ere
txertatzen dute. Prentsak hiru hizkuntzak jasotzen ditu: euskara, gaztelania
eta ingelesa.
3.
Irratia: zuzenean
auzo osoan entzuten da. Interneten ere entzun daiteke irratia, hau web orria
egiten dutenek sartzen dute.
Txikiweba: web orri bat da, bertan
haurrak argazkiak kokatzen ikasten dute, hautatzen, etab.
No hay comentarios:
Publicar un comentario