Anderren kartografia

Anderren kartografiaren hautatzearen arrazoi nagusia, kartulina horren atzean dagoen istorioa izan da. Jarraian azalduko dut Anderrek nola sailkatu dituen bere ebidentziak:
Hasteko, esan behar da, kartulinaren ezkerraldean ageri den haurra bera dela, honekin batera komikietan agertzen diren bunbuiloak sortu nahi izan ditu, bertan ebidentziak azalduz. Anderrek, nahiago izan zuen irudi horietako bakoitza marraztu eta margotzea bere ebidentziaren tartekoa baita hauxe bera ere.
Kartulinaren goikaldean, aitona irudikatu du eta alboan bere etxebizitza, baserria. Hauek, egunero joaten ziren baserrira, eta beraz Anderrek oso harreman estua zuen aitonarekin, honengandik gauza ugari ikasi baitzituen; batez ere, baratzean lanean ibiltzen eta aitonaren kontakizun anitzak entzuten. Aitona, bere ikaskuntzaren oinarri izanik, gaur-egun izugarri dakizki baserriko inguruari buruz (uzta noiz landatu eta bildu, noiz ureztatu...). Anderren ustetan, oso erabilgarria da gure bizimoduarekin zerikusia duten gertuko gauzak ikas ditzagun, horrela errealitatera gehiago hurbiltzeko aukera ematen baitu honek.
Honen azpian, idazmahai bat margotzea erabaki du, nolabait bere ikaskuntza teorikoa errepresenta dezan, izan ere denbora ugari pasatzen du bertan, eta honi esker ere gauza ugari ikasteko aukera izan du. Gainera, honekin lotuta, telefono bat irudikatu du, txikitan izugarri erabiltzen baitzuen hau, lagunekin geratzeko edota etxerako lanen inguruan galdetzeko adibidez. Gaur egun ordea, azaldu du, whatsapp eta antzeko sare-sozialak erabiltzen dituela lagunekin harremanetan jartzeko.
Halaber, idazmahaiaren eskuinaldean "GOOGLE"-ren logotipoa irudikatu du, gaur-egun interneta edonoren esku baitago, eta klik baten bitartez, informazio asko eskuratzeko aukera izaten baita. Beri, oso erabilgarria suertatu zaio, esaterako bere intereseko gaien inguruan informazio gehiago bildu ahal izateko. Hori guztia esateaz gain, irakasle izaterako garaian ere oso erabilgarria izan daitekeela esan du tresna hau, egun, ate ugari irekitzen baititu honek.
Azken honen eskuinaldean, hegazkin bat errepresentatu nahi izan du hurrun dauden lagunak irudikatze aldera, lagun ingelesak batez ere. Anderrek aipatu du, nahiz eta ez den oso trebea hizkuntza honetan, gauza asko ikasi izan dituela beraiekin komunikatzerako garaian, baina baita kultura eta gizarte aldetik ere. 
Gainera, auto baten silueta ikusteko aukera ere badugu, marrazki horien artean, hau bere hobby-tzat baitu Anderrek. Kotxeak ikaragarri gustuko ditu eta honen alorrean ordu ugari igarotzen ditu irakurtzen, bideoak ikusten edota aldizkariak gainbegiratzen. Hala eta guztiz ere, aipatu nahi izan du, gustuko duen zerbaitetan denbora igaro ezkero, izugarri aberasten duela norbanakoa.
Amaitzeko, gurpildun aulki bat marraztu du. Ebidentzia hau nahiko pertsonala izan da Anderrentzat. Hauexek izan ziren bere hitzak: "Egun batean, polikiroldegian nengoela, gizon bat hurbildu zitzaidan eta kirola egiteko gai nintzen galdetu zidan, hankan lesio bat nuelako. Nik baietz erantzun nion, ez nuela inongo arazorik eta pertsona normal batek egin zezakeen guztia egiten zuela azaldu nion. Gizonak ordea, temati jarraitu zuen berearekin esanaz, kirola ere egin zitekeela gurpildun aulki baten gainean, nik ordea, ezetz esan nion, gurpildun aulkia alde batetara utzi eta gai nintzela kirola era normalean praktikatzeko."

Halaber, Anderrek azaldu digu bere gorputza aktibo mantendu ezean, gurpildun aulkian gera daitekeela, eta beraz, amorerik ez ematen irakatsi diola gertakizun honek. Zerbait lortu nahi ezkero, esfortzua eginez lor daitekeela adierazi du honek eta bizitzan, eta beraz ez dela inoiz amore eman behar, aurrera jarraitu eta norberak nahi duen helburuak lortzera irits daitekeela. 
IMG-20161005-WA0015.jpg

IMG-20161005-WA0012.jpg

IMG-20161005-WA0008.jpg

IMG-20161005-WA0019.jpg




Galderak eta erantzunak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario