Dianaren kartografia

Dianak bere ikaskuntza prozesua kartulina batean, globo eta argazki bidez irudikatu du. Bertan agertzen diren balore eta dena delakoak, taldean komentatutakoak izan dira. Dianak, lagunak, familia, hezkuntza, kultura eta kirola bereizi ditu.
Kartulinaren azpialdean, emakume bat marraztu du eta honen inguruan hainbat esaldi; “Se una niña con espíritu, una mujer con actitud, y una dama con clase”. “Zoriontasuna ez da norberak gustuko duena egitea, egiten duzuna gustuko izatea baizik”. Hemendik, hainbat globo zabaltzen dira hainbat irudiekin.
Lehenengo globoan, bere familiari egin dio erreferentzia. Etxean baloreak, babesa, elkarbizitza, pasioa … helarazi dizkiote. Argazkietan, gurasoak, ahizpa, lehengusu lehengusinak, aiton amonak, izeba eta bere Britainiako familia agertzen dira.
Globoaren azpian, “Sujetate fuerte de tus sueños, la esperanza en ellos te mantendrá arriba” esaldia idatzita dago.
Hurrengo globoan, hezkuntzari erreferentzia egiten dioten argazkiak agertzen dira. Dianak dio, eskolan beti ikasi duela talde lanean eta hemen konpromezuaren garrantzia ikasi duela. Globo honetan, txikitako argazkiak, eskolako taldea, DBH-ko argazkiak, eta Ingalaterran begirale bezala egon zeneko argazkiak agertzen dira. Dianari, haurrek bizi poz handia ematen diote eta hauek oso garrantzitsuak dira bere bizitzan. Azpian, Carolina Herrerak esandako “La educación es el principal vestido para la fiesta de la vida”.
Kirolari dagokionean, honek berebiziko garrantzia du eta era guztietako kirolak egin ditu. Domina asko lortu ditu bere bizitzan zehar baina garrantzi handiena duen kirola, judoa da. 6 urte zituela hasi zen kirol honetan eta gaur egun, jarraitzen du. Entrenatzailea bere bigarren aita bezala izango balitz kontsideratzen du. Txapelketak erronka handia izan dira beti Dianarentzat, konpromezua eta diziplina lantzeko. Honen gainean, “El que tiene interés, busca el camino, el que no, busca excusas” esaldia jarri du.

Azkeneko globoan, kulturari dagozkion argazkiak jarri ditu, bidaietako, liburutegietako … argazkiak jarriz. Kulturak gauza handiak transmititu dizkio eta horregatik jarri ditu, etxeko liburutegia, bidaietako gauza ugari …. Honek guztiak, pertsona bezala asko zabaldu dio.

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario