Mirenen kartografia

Mirenek, argazkiak erabili ditu bere ebidentziak azaltzeko. Erdian, bere amaren eskuak jarri ditu, hemendik asko ikasi baitu. Inguruan, kaleen izenak, kartelak, pegatinak, informazio puntuak, liburutegiak, irratia, liburuak, lan kontratua … jarri ditu. Hauek jartzeko arrazoia, edozein momentu eta tokitan ikasten duelako izan da.
Lan kontratuari garrantzia handia eman dio, pertsona bezala asko ikasi duelako lanari esker, ardurak hartzerako orduan. Gainera, kanpoan 6 urtez bizitzen egon zen eta honi esker, autonomo bezala bere burua aurrera ateratzen ikasi zuen. Naturari ere garrantzia eman dio, hemendik gauza anitz ikasi dituelako.
Eskola kanpoan uztea pentsatua zuen berarentzat ez delako esanguratsua izan baina leku txiki batean jartzea erabaki du azkenean. Hau guztia biltzeko, armiarma sarea erabili du, hemen barruan gauza gehiago sartzen dituen bitartean.





No hay comentarios:

Publicar un comentario