Baina hasteko...

Irakasle izaten laguntzeko, unibertsitatetik barne zein kanpoko esperientziak oso interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeela argi dago, baina modu berean, hau praktikara eramatea ez da lan batere erraza.
Normalean, ikerketa  berri bat ikasteko grinarekin hasten da, gauza berriak eta desberdinak ikasteko asmoarekin. Baina horrekin batera ziurtasun gabezia edo eta urduritasunak etortzen dira, baita buru hausteak ere, eta galdera ugari etortzen zaizkigu burura. 
Posible izango da ikertzen hari garen gaia praktikara eramatea modu erraz batean? edo kostata eta nekez egingo dugu? Ikerketa honi esker epe motzeko zein luzeko etorkizun batean haurrei gauzak beste modu batera erakusteko gai izango zara? Zerbait ikasiko dugu ikerketa honetatik? Baliagarria izango zaigu ikerketa hau? …
Honekin batera, erronka ugari ere azaltzen zaizkigu, izan ere, hasiera batean zaila izaten da buruan daukagun edo interneten, galdeketa eta beste zenbait tokietatik lortutako informazioa bisualki nola irudikatu jakitea. Baita ikerketan zehar sortzen zaizkigun galderei erantzutea ere eta hauetatik ikastea.
Nire ustez, ikerketa tailer honetan zehazki, bakoitzak egin dezakeen ekarpenik nagusiena eta garrantzitsuena bere esperientzi pertsonala da, izan ere bakoitzarena desberdina da, eta modu honetan denok zerbait berria ikasten dugu.
Eta gaurkoarekin amaitzeko, esan beharra daukat interes handia dudala ikerketa honekin hasteko, eta modu honetan hasiera batean oso zaila daukagun unibertsitatetik barne zein kanpoko esperientziak uztartzea bietatik ikasteko praktikara eramateko, honekin guztiarekin gaur egungo gizartean klase koherente bat aurrera eramateko gai izango garelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario