Arkaitzen kartografia

Arakaitzek bere ikaskuntza-prozesua, kartulina more batean, marrazki eta hitzen bidez irudikatu du. Kartulina morea izateko arrazoi nagusia, berdintasunaren kolorea dela da. Ebidentziak azaltzeko, bera erdian marraztua agertzen da eta bere inguruan, baloi bat, liburuak, sare sozial batzuen logotipoa, 2 mutil, telebista bat eta adin desberdina duten 3 pertsona.

Familia irudikatzeko arrazoia honek transmititu dizkion baloreak dira, hala nola, errespetua, berdintasuna … eta hauei garrantzia eman dizkie. Baloiak, bere kirol gogokoena irudikatzen du; saskibaloia. Saskibaloiak konfiantza ematen dio Arkaitzi eta honi esker, lagun berri asko egin dituela azaldu digu. Liburuei garrantzi handia eman dizkio, txikia zenean sormen handia zuelako eta bere historia propioak asmatzen baitzituen. Sare sozialen logotipoa jartzeko arrazoia, hauek honen bizitzan duten garrantzia izugarria dira, asko erabiltzen baititu Whatsapp-a, Facebook-a, Twiterra … Arkaitzek lagun berri asko egin ohi ditu internetez baliatuz. Lagunek, konfiantza, naturala izateko joera.. transmititu diete eta azkenik, telebista irudikatzeko arrazoia, honi esker ikasi dituen hitzak eta ikasi duen hizkuntza, hau da, ingelesa, irudikatu nahi izan du.

 




No hay comentarios:

Publicar un comentario