Gai honen berri emateko, Ordiziako berritze-gunean lan
egiten duen gizon bat etorri zaigu. Berritze guneetan lan egiten dutenei,
aholkulariak esaten zaie eta hauen lan nagusia laguntzea izaten da, hau da,
eskolek laguntza eskatzen diete, eta hauek ahal duten tokitik eskaintzen diete.
Gainera, memoriak, eskaerak, etab. prestatzen dituzte.
Berritze-guneek IKT arloan izugarrizko nagusitasuna dute.
Bertan ikastetxe itunpekoak (ikastolak) eta publikoak biltzen dira, guztira 32
ikastetxe eta hamar aholkulari ingurune bakoitzeko.
Hezkuntza saiak berrikuntza hauek guztiak aurrera eraman
ahal izateko, berritze guneen bidez burutzen dute lana. Hezkuntza saian, legeak,
proiektuak, etab. daude. Hala eta guztiz ere, IKT arloa sare-hezkuntzarekin
dago zuzenean lotuta. Azken honek hainbat proiektu ditu; hala nola: EIMA eta
heldutasun proiektua. Garrantzitsua da aipatzea, egun, informazio
teknologietatik, ezagutzaren teknologietara igarotzen ari garela, IKT-etatik
AET-etara alegia.
Hau guztia esan ondoren, azpimarragarria da, Europako
Konpetentzia Digitalerako markoak DIGCOMP izena duela eta honen bidez irakasle
batek behar dituen gaitasunak zein diren ezartzeko aukera ematen digu.
Halaber, aipagarria da hezkuntza saiak zuen programa,
“premia” izenekoa. hau, 2000.urtean martxan jarri zen, eta bere xedea hezkuntza
barruan IKT-ak bultzatzea izan zen. Atal desberdinak ditu bere baitan, eta
urteak igaro ahala, geroz eta gehiago hornituz joan zen: oinarrizko sare
lokala, hornidura informatikoa, irakasle gunea, etab.
Horrez gain, Hezkuntza saiaren ibilbidea eskola 2.0-n
hasi zen. Hau abian jartzeko, ordenagailu eta arbel digitalak banatu ziren
esaterako. Eskola 2.0 2010etik-2011ra bitarte gauzatu zen eta honek,
LH5.mailatik hasi eta DBHko bigarren mailara bitarteko ikasgelak jasotzen
zituen. Lau urteetan zehar burutu zen eta irakasle guztiek prestakuntzarako
formazioa jaso zuten, hain zuzen ere, berritze guneetan eskaintzen dena. Hala
ere, aipatu behar da, ordutik aurrerapen ugari jaso dituela eta egun, Lehen
Hezkuntzako bigarren ziklotik hasi eta DBH-ko laugarren mailara arte bideratu
dela. Eskola 2.0 proiektuarekin lortu nahi zena, KONEXIOA zen eta gaur egun
hori asko hobetu da.
Eskola 2.0ren ondoren Sare-hezkuntza gelan (SGH)
proiektua sortu zuten. Proiektu hau, hezkuntza saiak duela hiru urte jarri zuen
martxan eta bertan ez dira eskola guztiak sartzen. SGH-ren xedea, gelan
baliabide digitalak erabiltzea da eta material berriak sortzea. Hala ere,
eskola guztiak ez daude prest modu honetan lan egiteko eta beraz ez daude
proiektuan integraturik. Bi deialdi burutzen dira, bata ikastetxe publikoentzat
eta bestea ikastolentzat, eta bertan dirua eskaintzen zaie ikastetxeei
proiektua aurrera eraman dezaten.
Azkenik ordea, IKT-ren heldutasun eredua kokatzen da. Honek
egiten duena zera da, eskolak mailakatzen ditu, kontuan izanik egin duen eta
egingo duen hori. Bertan edozein eskola aurkeztu daiteke, aurreko proiektutan
bezalaxe (publikoak eta itunpekoak). Goierri bailaran gehienak kokatzen dira:
Ataun, Beasain, Itsasondo, Gabiria, etab.
Irakasleriaren gaitasun digitala:
Irakasleriaren gaitasun digitalak hiru dimentsio ditu eta
horien artean sortzen den guneari PLE esaten diogu. Irakasleriaren gaitasun
digitala beraz, PLE batetik abiatuta lortu daiteke, hau da, gune pertsonal
batetik.
Beste metodologia batzuk ere badaude, horien artean:
SETT, SAMR, DIGCOMP… Azken hau gaitasun digitalerako Europako markoa da. Honek
bost eremu jasotzen ditu, bakoitzean gaitasun desberdinak egonik, eta horietako
bakoitzak hiru maila ditu. Gaitasun horiek ordea, eremu horietan aztertu ahal izateko
IKANOS proiektua dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario