Noraren kartografia

Norak bere ikaskuntza-prozesua azaltzeko, kartulina batean argazki, hitzak eta esaldiak jartzea erabaki du. Kartulina barruan dauden ebidentziak ikusteko, lehenik, atea ireki behar dugu. Atea irekitzeko giltza beharrezkoa denez, giltza bat marraztu du. Berak esan digun bezala: “ni naiz nire bizitzako giltza.” Lagunak eta familia oso garrantzitsua dira beretzat eta nahiz eta hauek, hainbat balore transmititu dizkieten Norari, bera da bere bizitzaren erantzule eta berak erabakitzen du beti.
Egiturari dagokionean, jerarkikoki egitea erabaki du. Horretarako, bere familia erdian jarri du, bere bizitzaren sustraiak direlako. Honen inguruan, lagunak, musika, mutil laguna, bere hobia, snowa eta dantza jarri ditu ebidentzia gisa.

Lagunek, askatasuna, bizipoza, konfiantza, adiskidetasuna, eskuzabaltasuna, momentu politak, laguntza, pazientzia, euskarria… transmititu diote. Mutil lagunarekin benetako maitasuna eta hainbat leku desberdin ezagutu ditu, bidai desberdinak direla eta. Dantzari garrantzi handia eman dio bizitzeko ezinbestekoa delako beretzat. Dantzako andereñoa da eta mundu honetan, 14 urterekin hasi zela kontatu digu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario