3.ETAPA: Aurkikuntzak aurkeztu.

2.etapan ikusi dezakezuen bezala, nire kartografiaren argazkietan, oso argi ikusten da lore bat irudikatzea izan dela nire ideia, bere petalo, sustrai zein zurtoinarekin. Lorea nire irudia izango litzateke, eta bere petalo zein sustraietan ni handitzen eta egonkor mantentzen lagundu nauena irudikatu dut.

Hau bi kartulina txuri elkartuen gainean irudikatu dut, goma eba, argazki, errotulagailu, iletxo... eta beste hainbat material erabiliz.
Jarraian, kartografia zenbait ataletan banatuko dut, eta hauen zergatia azaltzen joango naiz:
Hau lorearen burua da. Bertan niretzat oso garrantzitsuak diren, izan diren eta izaten jarraitzen gustatuko litzaidakeenak agertzen dira.  
Gisa koloreko petaloan Pragara egindako bidai bat da, bertan kulturalki ikasteaz gain pertsonalki asko lagundu didan bidai bat dela esango nuke. 
Berde koloreko petaloan nire txakurra eta nire ahatea azaltzen dira, eta beraiek maitasunaren eta maitatua sentitzearen beste alderdi bat erakutsi didate, niretzat oso garrantzitsua dena. 
Arrosa kolorean nire lagunen artean ezinbestekoak diren bi azaltzen dira, Asier eta Oier, ez dut nire bizitza beraiek gabe imajinatzen, izan ere beti izan dira nire alboan, bai momentu on zein txarretan. 
Laranja kolorean nire lehengusuetako bat jarri nahi izan dut , Odei , batera bizi izan ditugun momentuak asko izan direlako bera oraindik txikia izan arren, eta erakutsi dizkidan gauzak asko izan direlako.  
Urdin kolorean nire lagun Maddalenekin lilaton lasterketa egiten azaltzen naiz. Maddalen nire lagunik onenetarikoa izan da, eta bizitzaren gertaerengatik denboraldi batez oso aldenduta egon garen harren orain berriro elkartu gara, eta bizitzan asko erakutsi didan gauza bat da. Horregatik petalo honetan dagoen poltsatxoaren zergatia. Bertan, borragoma zatiak daude, bizitzan gertatutako akatsak irudikatuz, hauek baitira asko erakusten dutenak nire ustez. 

Eta amaitzeko kolore horia daukagu, niretzat oso garrantzitsuak izan diren "Guerreras!" , nire eskubaloi taldea, baita entrenatzailea ere, eskubaloiari buruz erakusteaz gain bizitzako baliagarriak izan zaizkidan eta izango zaizkidan gauza asko erakutsi dizkidana. 


Irudi honetan, lorearen sustraiak irudikatu ditut, hau da, nire sustraiak, familia, beti alboan ditudan horiek eta txikitatik alboan izan ditudanak orain dakizkidan eta barneratu ditudan balore asko erakutsi dizkidatenak. Horien artean nire guraso, ahizpa, lehengusu-lehengusina, aitona-amonak eta izeba-osabak azaltzen dira. Goian aipatu dudan bezala hauek balore asko erakutsi dizkidatela horregatik dago hitza hau argazkien artean idatzita.  



Goiko argazki hauetan kartografian idatzita dauden zenbait hitz azaltzen dira, niretzat oso garrantzitsuak direnak eta beraien garrantzia nabarmendu nahi izan ditudanak. HARREMANAK, FAMILIA, AKATSAK, ANIMALIAK eta LAGUNAK. Hauek dira niretzat bizitzeko ezinbestekoak diren gauza garrantzitsuenetakoak. 
Amaitzeko aipatu behar dut lorearen petaloak oso koloretsuak jartzea erabaki dudala, izan ere pertsona alaia naizela kontsideratzen dut, eta hori dela eta nire kartografian kolore bizi eta alaiak agertzeari garrantzi handia eman diot.
Gainera, eskolarekin zerikusirik duen ezer jarri ez dudala konturatu naizela aipatu nahi dut, baino hau ez da guztiz egia, eskolak kartografian plasmatu ditudan lagunak eman dizkidalako, eta baita bertan agertzen ez diren beste asko. Ala eta guztiz ere eskolarekin lotutako zenbait irudi jarri nahi ditut. Hor doaz: 


No hay comentarios:

Publicar un comentario